GOzoro::Go zaleen txokoa

borroka

Jolasgela

Modu desberdinak daude Go partidatxo bat (edo batzuk) interneten bidez jolasteko. Zure herrian aurkaririk ez baduzu, hauxe da zure aukera!

Partidak denbora errealean :: KGS Go Zerbitzaria

Zerbitzari honetan Go partidak denbora errealean jolastu ahal dituzu munduko hainbat jokalarien kontra. Java 5 zure ordenagailuan instalatuta izatea beharrezkoa da. Konektatuta zaudela, txat bat izango balitz bezala, zerbitzaria gelaka antolatuta dago. Gela desberdinetan egon zaitezke, eta gelan dauden beste jokalariekin hitzegin dezakezu. Jolasteko, irekita dagoen partida bat onartu edo zuk zeuk partida berri bat sortu eta aurkari baten zain egon. Euskal Biltokia izeneko gelan euskaldunekin solasean egoteko aukera izango duzu!

Sarrera: KGS Go Zerbitzaria

Partidak Txandaka :: Dragon GO Zerbitzaria

Zerbitzari honetan GO partidak txandaka jolastu ahal dituzu. Sistema hau dela medio, ez zaude partida irauten duen denbora guztian konektatuta egon behar. Zure kontra jolasten duenak harri bat jartzen duenean, ePostaz abisu bat jasoko duzu, eta Internetera konektatzen zaren hurrengo aldian, zure harria jarri dezakezu. Hasiberria baldin bazara, laguntzeko prest dauden erabiltzaile euskaldunak badaude erregistratuta; Antso edo Ibon esate baterako.

Sarrera: Dragon GO Zerbitzaria

NOLADEMONTRE GO Ordenagailuaren bidez

Sarrera: NOLADEMONTRE