GOzororen helburua GO jokoa maite duten euskaldunak txoko amankomun batean batzea da. Bide batez, Euskal Herrian GO jokoa zabaldu eta sustatzeko beharrezkoak diren baliabideak sortu eta komunitateari eskeini nahi dizkio Gozorok.
Urtean zehar, astero leku fisiko batean biltzen gara, solasean egoteko eta GOra jolasteko. Momentuz hauxe da gure Asteko Hitzordua:
Kalderapeko Taberna
Perro Kalea
Bilboko alde zaharra
Ostegunero arratsaldeko 7.30-tan
Berria baldin bazara, Kalderapekora etorri baino lehen, gurekin helbide honetan (gozoro[abildua]euskalerria.org) harremanetan jarri zaitez, egun eta ordu horretan egongo garen ziurtatzeko.