Masailakoa arerioari
Benetako partida bat hasterakoan beharrezkoak diren zenbait teknika ikasiko dugu orrialde honetan.
Harri beltzekin jolasten duzu beti bezala.
Zuriak zure harri baten alboan jartzen du - honi "ikutzea" deitzen zaio.
Zelan erantzun beharko zenuke?
Ondorengo irudian ikusten den erantzuna ona da.
Harri zuriaren askatasunak txikitu dira 3tik 2ra. Zuriari masailakoa ematea bezala ematen du ... erasotzailea erasotu !
Aipatutakoarekin jarraituz, zuriak taularen beste lekuren batean jartzen badu, E7an adibidez, beltzak harri zuria erasotzen jarraitu dezake, irudian ikusten den bezala. Orain zuriaren harria Atarian dago.
Hasierako irudia berriz aztertzen badugu, beltzak zuriaren erasoari erantzuten ez badio beste leku batean jartzen, F7an adibidez, zuriak zer egin dezake?
Zuriak beltza erasotzen jarraitu daiteke bestaldean masailakoa ematen. E3a arriskuan dago!
Bukatzeko, praktikatzeko ordua heldu da.
Zuriak zure harria ikutu berri du.
Erantzun zuzenak bi dira. Aurkitu itzazu biak !
Erraza da, ezta?
<< Atzera << >> Aurrera >>