GO ikasteko bide interaktiboa

Komi

Partida arruntetan beltzak lehenengo harria jartzen du. Beraz, beltzak abantaila txiki bat dauka.

Abantaila hau orekatzeko batzutan partidaren bukaeran zuriari oreka puntu batzuk ematen zaizkio. Puntu hauei Komi deitzen zaie.

Normalean Komia 5.5 puntutakoa izaten da, hau da, jarritako lehen harriaren balioa 5 puntukoa dela kalkulatzen oi da.
Gehitutako puntu erdia berdinketa ekiditzeko jartzen da.

Adibide moduan, partida bukatzerakoan beltzak zuriak baino 6 puntu gehiago baldin baditu, beltzak 0.5 puntugatik irabazi du Komiarekin jolasten baldin bada.

Aintzinan, Komi araurik ez zegoenean, beltzaren abantailaz konturatu ziren eta Komia sortu zuten.

Komiaren kopurua denborarekin aldatzen joan da. Hasiera batean Japoniako joku profesionaletan sartu zenean, 4.5 puntutakoa zen.
Beranduago 5.5 puntutara igo zuten.

Komi arau honekin Go jokuan ia ez dago berdintzerik eta askoz joku bizigarriagoa bihurtu da.


Oztopoekin Jolastea (Handicap)

Bi jokalarien maila desberdina denean, maila txikiagoa daukanak harri batzuk jartzen ditu taularen gainean partida hasi baino lehen (oztopoa).

Joku hauetan maila txikiagoa daukanak beltzekin jolastuko du beti eta jokalari indartsuenak zuriekin.

Beltzak oztopo harriak zehaztatutako lekuetan jartzen du eta jarraieran zuriaren txanda da.

Oztopo harrien kopurua bi jokalarien arteko maila desberdintasuna isladatzen du.

Jokalari indartsuena 2 Kyu mailakoa baldin bada, eta ahulena 5 Kyu mailakoa, 3 oztopo harri jarri beharko lirateke mailak orekatzeko.

Esaten dute oztopo harri batek 10 puntutako balioa duela.

Beraz bi jokalarien artean oztopo harririk gabe jolasterakoan, batak besteari 50 puntugatik irabazten badio, lehenengoak bigarrenari 5 oztopo harri emon beharko lizkioke hurrengo partidan orekatuta egoteko.

Oztopo harrien kokapena ondorengoa izaten da:


9 oztopo harri


6 oztopo harri


5 oztopo harri


4 oztopo harri


Kasu guztietan oztopo harriak 4-4 puntuetan (hasiera puntuak) jartzen dira. Puntu hauek borobil txiki batekin markatuta daude.

Dena den, 9 oztopo harri baino gehiago behar badituzu, taularen edozein tokitan jarri ditzakezu.

Oztopo harriekin edozein mailatako bi jokalarik elkarrekin jolastu eta gozatu dezakete irabazteko aukera berdinekin, nahiz eta mailak oso desberdinak izan.



<< Atzera <<   >> Aurrera >>