37 Kyu Ariketak - Partida hasteko argibideak
Oraindaino harriak nola harrapatu behar diren jakin beharko zenuke.
Hala ere, benetako partida batean hasieran hutsik dagoen taula batean harriak jarri behar dituzu.
Hasteko, ondorengo 19x19ko taula begiratu ezazu eta ikusi nola deitzen zaion alde bakoitzari.
Ikusten den bezala, taularen 4 ertzetatik gertu dagoen zonaldeari "corner" edo "izkina" deitzen zaio eta bi izkinen artean dagoen zonaldeari "side"
edo "aldea" deitzen zaio. Erdiko aldeari "middle".
edo "erdia" deitzen zaio.
Zein zonaldetatik hasiko zinateke harriak jartzen?
Joku honen helburua ahalik eta lurralde gehien eskuratzean datza. Hasieran lurradeak inguratzen saiatu behar zara.
Ezkerreko irudian harri beltzen bi multzo daude: goi-ezkerreko partean eta eskumako partean. Bakoitzak 9 hutsune edo puntu inguratzen ditu.
Erdialdean zuriak beste 9 puntu ditu inguratuta. Kolore berdineko harriekin inguratutako hutsune hauei lurraldeak deitzen zaie.
Aipatutako hiru taldeak 9 puntu dituzte bakoitzeko. Zenbatu ezazu lurralde hori inguratzeko behar izan den harri kopurua.
- Izkinan - 6 harri
- Aldean - 9 harri
- Erdian - 12 harri
Beraz, argi geratu denez izkinetako lurraldea inguratzea askoz errazagoa da eta erdiko lurraldea zailena da.
Hau hlan izanda, partidaren hasieran taularen izkinak inguratzen saiatuko gara.
Ondorengo taulan bi profesionalek jalstutako benetako GO partida daukagu
PArtida aurrera egiteko ">" ikurran klik egin behar duzu.
Bakarrik partidaren aurreneko 20 jokaldiak ikusi ahal dira.
Ikusi dezakezunez, lehenengo lau harriak taularen lau izkinetan jarri dira eta ondorengoak taularen aldeetan.
Ez dago inolako eraso zuzenik eta nahiko hasiera lasaia dela esan dezakegu.
20 harriak taularen gainean daudelarik, zelan dago "poterearen oreka" ?
Itzal beltzak harri beltzen nagusitasuna mugatzen du, eta itzal zuriak harri zuriena.
Beraz, izkina eta alde guztiak zuria eta beltzaren artean banatuta daude.
Dena den, ez da behin betiko nagusitasuna - edozein momentutan eta edozein lekutan "inbasio" bat egon daiteke.
Hasiera batean izkinak eta aldeak zureganatzen saiatzen baldin bazara (errezagoa delako), erdiruntz aurrera egiteko berandutuko zara.
... eta erdian harririk ez baldin badaukazu, behin borroka hasten denean oztopo handia izan daiteke zuretzat, erdiko harriak norabide guztietarako eragina daukatelako.
Partidaren hasierako estrategia hauei "Fuseki" deitzen zaie.
<< Atzera << >> Aurrera >>