GO ikasteko bide interaktiboa

Epilogoa

GO ikasteko bide interaktiboa bukatu da.

Orain Go benetan joku interesgarri eta ernagarri bat dela pentsatzen duzula espero dugu !!

Baina, zer egin dezakezu Go jolasten jarraitzeko eta zure maila indartzeko?

1. Jolastu

Go joku bat da. Gozatu ahalik eta gehien jolasten. Asko ikasiko duzu jolasten.

Jolasteko inor ezagutzen ez baduzu, Interneten badaude Go jolasteko hainbat zerbitzari.

Ordenagailuaren kontra ere jolastu dezakezu. Normalean nahiko ahulak dira Go programak, baina hasteko oso erabilgarria izan daiteke.

Igowin hasiberrientzako oso programa ona da. Dohainekoa da, baina Windows sistema eragilerako bakarrik dago eginda.

Itzultzailearen oharra:

2. Besteen partidak ikusi

Go zerbitzarietan besteen partidak ikusgai daude. Jokalari onak ikusten asko ikasi dezakezu. Jokalari profesionalak jolasten dituzten partidetatik ikastea, zure maila indartzeko modurik arinena da.

3. Ariketak egin

Hil eta Biziko ariketak harri multzo txikiak akatu edo salbatzeko ariketak dira. Oso teknika interesgarriak daude gai honen inguruan.

filmetan bezala ... The End


Eskerrak

Tel Monks benetan eskertu nahi nuke, bere laguntzagatik. Bere webgunea, Tel's Go Notes, estrategia, kontzeptuak, eta hil eta biziko ariketen inguruan gehiago ikasi nahi duten hasiberrientzako oso ona da.


Iradokizunak hemen utzi mesedez (ingelesez).

Iradokizuna:

Mila esker



<< Atzera <<