45 Kyu Ariketak
Eskailera ikasten
Orrialde honetan eskailera (batzutan Japoniarraz daukan izena ere erabiltzen dugu, shicho) izeneko forma antzematen ikasiko dugu.
Berehala jakingo duzu zergaitik izendatzen dugun horrela.
Harrapatu ezazu harri zuria.
Ihes egiten duen bakoitzean saiatu zaitez atarian berriz jartzen.
Harrapatu al duzu?
Eskailera deitzen diogu, eskailera baten forma sortzen delako ihes egiten duen bitartean.
Ikusi dugun bezala, honelako egoera betetik ihes egitea denbora galtzea besterik ez da ... denbora eta puntuak ere !
Eskailera berriz.
Zoritxarrez, oraingoan zuk egin behar duzu ihes.
Kasu honetan, aurrekoan ez bezala, posiblea da ihes egitea.
Zorte on!
Zuriaren eraso iraunkorrari ihes egintea lortu al duzu?
Ikusi al duzun bezala, eskaileraren bidean laguntza pixka batekin (gure kolore berdineko harriren bat) erraz ihes egin dezakegu, arerioa baino arinago hedatu gaitezkelako.
Zer gertatuko da orain erasotzailearekin?
Zoritxarreko bizitza izango du!
Kontuz ibili eskailera bat tartean dagoenean.
Esaera zaharrak esaten duen bezala - Etzazu GOra jolastu, eskailera ezagutzen ezpaduzu.
<< Atzera << >> Aurrera >>