Jauziei buruz gehiago
Jokaldi honi Bi Puntutako Jauzia (edo Niken tobi) deitzen zaio.
Jauzi honekin nahiz eta zure eragina lurralde handiago baten zabaldu, bi harrien arteko zuloa handiagoa da ere, eta mozketa bat egoteko aukera handiagoa izango da.
Hiru Puntutako Jauziak eta Lau Puntutako Jauziak ere badaude.
Jauzi luze hauek gehien bat hasierako jokaldietan erabiltzen dira.
Ezkerreko adibidean ikusten dugun jauzi honi, xakean bezela, Zaldiaren Jauzia (Keima) deitzen zaio.
Jokaldi hauek askotan izkinetako lurraldeak babesteko erabiltzen dira.
Honi Kosumi deitzen zaio - lotura diagonala.
Bi harriak birtualki lotuta daude, baina aurreko adibidean egindako jokaldia baino motelagoa da, lurralde gutxiago gureganatzen dugulako.
<< Atzera << >> Aurrera >>