Go Txinan sortutako joko bat da, orain dela 3.000 edo 4.000 urte inguru. Japonen Igo edo Ki bezala ezagutzen dute. Txinan Wai Qi (Weiqi, Weiki). Korean Baduk edo Patuk. Internazionalki Go esaten zaio. Asian bereziki popularra da eta azken hamarkadetan Amerika eta Europan ere zabaltzen ari da.
Jokoaren helburua kontrakoa baino lurralde gehiago kontrolatzea da, horretarako kontrakoaren piezak hil edo isolatuz. Herrialdeen arteko erlazioen metafora gisa ulertzen da, eta estrategia militarra irakasteko erabili zen Japonen Shogunen garaian.
Arauak oso errezak dira eta momentuan ikasten dira, baina goi mailako jokalaria izateko profesionalek bizitza osoa ematen dute.
Jolasteko 19x19 lerro zuzenez osatutako taula bat, 181 harri beltz, 180 harri zuri eta aurkari bat behar dituzu. Turnoko harri bat jartzen dute jokalariek lerroak elkartzen diren edozein puntutan. Harriak ez dira mugitzen, baina jan (hil, hartu,...) daitezke. Harriak hiltzeko erabat inguratu eta askatasuna kendu behar zaie.
Ikastaro interaktibo honen bidez, hasiberriak zerotik ikasi ahal izango dute, eta GO jolasten jada dakitenek haien ezagutza sakontzeko aukera izango dute.
Ikastaroari etekina atera ahal izateko, zure ordenagailuan Java RE instalatuta izan behar duzu.
Sarrera: GO Ikasteko Bide Interaktiboa
Gozoro elkartean baditugu Go jokuaren inguruko hainbat liburu. Hauetariko baten bat irakurri nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.