GOzoro::Go zaleen txokoa

jolastu_nahi

Bilboko Aste Nagusiko Bigarren GO Jaia

Jaiaren Kartela

2005.eko abuztuak 21ean izan zen, GOzoro taldeak eta Hau Pittu Hau konpartsak antolatuta.

9 lagun bildu ginen hasieran. Batzuk joan den urtean izandakoak eta beste batzuk berriak eta GOra jolasten ez zekitenak. Arratsaldeko bostetan hasi ginen hasiberrientzako Go ikasgelarekin.

Handik bi ordutara txapelketa hasi zen. 9x9 tamainako tauletan, hiru txanda jolastu ziren. Azkenean Igor eta Aitorren artean jolastu zen finala, eta Aitor suertatu zen irabazle.

Partaideen artean Gozorok sortutako Go eskuliburua eta Hikarunix izeneko Linux banaketa oparitu zen.

Bitxikeri gisa aipatu behar txapelketa eta gero inoiz izan dugun jokalaririk gaztetxoena egon zela gure artean jolasten: hiru urtetako Iker ederto aritu zen 9x9 tamainako taula Ibonen kontra burrukatzen.

Mahaiak eta taulak bildu eta gero, GoPoteoa egin genuen txosnaz txosna ...