Euskal Herriko Go txapelketa irekia
2006/11/04 Bilbao - Basque Open Go Championship
Aurten lehen aldiz Euskal Herriko Go Txapelketa Irekia ospatuko da, Gozoro Go taldeak antolatuta.
Araudia
- Parekatzea: MacMahon, handicapik gabe
- Erronda kopurua: 4
- Iraupena: 60 min jokalari bakoitzeko + byoyomi 5 min / 20 harri
- Taularen tamaina: 19x19
Txapelketa hau Europako ranking-ean puntuagarria izango da eta bertako
jokalariez gain maila handiko nazioarteko jokalarien partehartzea
izango dugu, denak GO txapelketa batean lehen aldiz emango den Euskal Txapelaren bila.
Ordutegia
Ostirala (Azaroak 3)
- arratsaldez: (Aterpean daudenentzako) Harrera. Akreditazioa. Check in gabeko 21.00ak baino lehen
- gabaz: (Hautazkoa) Bilboko martxa: sarrera
Larunbata (Azaroak 4)
- 08.00-09.00: (Aterpean daudenentzako) Gosaria
- 09.00: Akreditazioak
- 10.00: 1.Txanda
- 13.00: Bazkaltzeko atsedenaldia. (Hautazkoa) Antolakuntzak Bilboko alde zaharrean jatetxe bat proposatuko du. Bazkaltzera etorri nahi duenak, akreditazioan izena eman behar du.
- 15.30: 2.Txanda
- 18.30: 3.Txanda
- gabaz: (Hautazkoa) Bilboko martxa: saio aurreratua
Igandea (Azaroak 5)
- 08.00-09.00: (Aterpean daudenentzako) Gosaria. Check out 10.00ak baino lehen
- 10.00: 4.Txanda
- 13.00: Sari banaketa
- 14.00: (Hautazkoa) Pintxo Poteoa. Ezagutu beharreko Euskal ohitura zaharra. Denon artean botea jarri eta bertoko gidariak Bilboko alde zaharreko pintxo onenak ezagutzera eramango zaituztegu.

Sariak
- Lehenengoa: Irabazlearen Txapela eta garaikurra
- Bigarrena: Garaikurra
- Hirugarrena: Garaikurra
- Jokalari guztientzako: Txapelketaren oroigarria
- Azkena: Hasiberrientzako Go liburua