2006ko azaroaren 4 eta 5-ean Euskal Herriko lehen Txapelketa irekia ospatu zen Gozoro taldeak antolatuta. Hainbat herrialdetatik etorritako jokalariak Bilboko Aterpetxean jolastu zuten, denak GO txapelketa batean lehen aldiz emango den Euskal Txapelaren bila.
Txapelduna, Bartzelonatik etorritako Dimas Cabré izan zen. Zorionak Dimas!!
Sailkapena orrialde honetan deskargatu daiteke.
Txapelketa hau hainbat lagunei esker posiblea izan zen. Eskerrak emon nahi dizkiegu denoi orrialde honetan.
Hau izan zen txapelketan erabilitako araudia, ordutegia eta emandako sariak.
Bideoa (Xabier Elkorobarrutiari esker)