NOLA DEMONTRE GO Ordenagailuaren Bidez

Gozoro

gozoro[abildua]euskalerria.org

v0.1 2004ko urriak 18


Go jokoan ordenagailuaren bidez aritu zaitezke, ordenagailuaren aurka edo lagun baten aurka, bai Internetez edo zuzenean benetazko taularik ez baduzu. Dokumentu honetan hori nola egin azalduko da, ahal dela soft librea erabiliz.


TAULA ETA HARRIAK

Goban (Go taula) motako programa bat beharko duzu, dokumentu honetan cGoban erabiliko dugu.

Software Librea

cGoban1

GNU/Linux (Ikusi oharra)
Librea - GPL Lizentzia
http://cgoban1.sourceforge.net
Debian: apt-get install cgoban
OHARRA: Printzipioz GNU/Linuxerako garatu zen. FreeBSD port bat badago, Windowspean badabil cgywin bidez eta Mac OS X-n ere X11 bidez.

Freeware

Libreak ez badira ere badaude dohakoak diren Goban programa gehiago. Aurrekoarekin moldatzen ez bazara aukeratu beheko bat:

cGoban2

Plataforma guztiak (Java)
Dohakoa (ez librea)
http://kgs.kiseido.com/en_US/download.xhtml
OHARRA: Ez du balio ordenagailuaren aurka aritzeko, ezta NNGS zerbitzarietan. Java instalatuta izan behar duzu.

gGo

Plataforma guztiak (Java)
Dohakoa (ez librea)
http://www.pandanet.co.jp/java/gGo/index.html
OHARRA: Java instalatuta izan behar duzu

Jago

Plataforma guztiak (Java)
Dohakoa (ez librea)
http://www.rene-grothmann.de/jago/
OHARRA: Java instalatuta izan behar duzu

Sente Goban

euskaraz!
Mac OS X
Dohakoa (ez librea)
http://www.sente.ch/software/goban/
OHARRA: Sente FreeGoban, GPL lizentziadun bertsio mugatua, solik ordenagailuaren aurka aritzeko da, ez internet bidez

ORDENAGAILUA AURKARI GISA

Taula eta harriak dituzula, Interneten ezezagunekin hasi aurretik hobeto ordenagailuaren aurka partida pare bat botatzea, baina Goban (Go taula) motako programek ez dakite jolasten, horretarako beste programa bat behar duzu. Aukera asko daude, GNU Go librea da eta onenetako bat. Ez da onena, baina zale batentzat nahikoa baino gehiago.

GNU Go

Plataforma guztiak (natiboki)
Librea - GPL Lizentzia
http://www.gnu.org/software/gnugo/
Debian: apt-get install gnugo

cGoban nola konfiguratu GNU Go aurkari gisa erabiltzeko

Go programak elkarren aurka modem bidez aritzeko duten GMP protokoloaren bidez jolastuko dugu GNU Go-rekin.

  1. cGoban abiarazterakoan 6 botoi handi eta 3 txiki daude. "Go Modem" dion horretan egin klik.
  2. Adibide honetan GNU Go zuria izango da beraz "White: Program" aukeratzen dugu.
  3. Programaren helbidea eman behar diogu.
    Debian batean: /usr/games/gnugo --mode gmp
    OHARRA: Baliteke beste sistema eragile batean helbide zehatza beste bat izatea.
  4. Beltza zu zara, esaiozu gizakia zarela: "Black: Human"

SAREAREN BIDEZKO PARTIDAK

Sarearen bidezko partidak jolasteko mudurik errezena Zerbitzari baten bitartez jolastea da. Bi mota ezberdinetako zerbitzariak daude

Denbora errealean jolasteko zerbitzariak

Zerbitzari hauetan urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan, munduko edozein bazterreko jokalariekin jolasteko aukera izango duzu. Horretaz gain besteok jolasten ari diren partidak ere ikusgai daude.

The Internet Go Server (IGS)

http://www.pandanet.co.jp/English/
Handiena eta zaharrenetarikoa da hau. Ehundaka pertsona une oro jolasten. Aukera paregabea jokalari oso onak jolasten ikusteko.
Beste programa askoren artean, lehenago aipatutako gGo programaren bitartez konektatu zaitezke.

The Kiseido Go Server (KGS)

http://kgs.kiseido.com/
Honetan ere ehundaka pertsona topatuko duzu une oro "gela" desberdinetan banatuta. Gelak "chat" bezalako funtzionamendua daukate. CGoban2 bezeroaren bitartez konektatzean, aukera aurreratuak daude Go irakasteko.

No Name Go Server (NNGS)

http://nngs.cosmic.org/
Hoberenetariko bat da. Oso erraza eta arina. Konektatzeko programa bezero bat instalatu behar duzu zure ordenagailuan.

Harri bat aldi bakoitzeko zerbitzariak

Zerbitzari hauen bitartez partida lasaiagoak jolastu daitezke. Zure kontrakoak harri bat jartzen duenean epostaz abisu bat jasoko duzu.

Dragon GO Server

euskaraz!
http://www.dragongoserver.net/
Zerbitzari mota hauetariko hoberena.